HONDARTZARA IRTEERA
Ikasturteari merezi duen amaiera emateko, DBH 1, 2 eta 3ko ikasleak hondartzara joango gara ekainaren 16an, ostirala. Autobusa 09.00etan irtengo da ikastolatik eta, ordutegi trinkoan gaudela kontuan izanda, 14:15-14:30ak aldera Zornotzan izango gara bueltan. Ikasleek arropa eta material aproposa eraman beharko dute (bainujantzia, eguzkitako krema…).
Ikasmaila bakoitza ondorengo hondartzara joango da:
- DBH1: Gorliz
- DBH2: Deba
- DBH3: Laga
Jantokiko erabiltzaileek jantoki zerbitzua erabiltzeko aukera izango dute, bazkalordurako bueltan egongo baikara. Zerbitzu hori erabiltzeko asmorik ez duenak, bere tutoreari jakinaraz diezaiola astelehena baino lehen, mesedez.
DBHko Tutoreak