DBH1eko IKASLEAK ARTISTA BIHURTUTA
2. ebaluazio honetan DBH 1eko ikasleak Drap-art eta Land-art deituriko korronte artistikoak lantzen ibili dira.
Artearen korronte horietako lehenengoan, ikasleek elementu naturalak material gisa erabiltzen dituzte beraien artelanak sortzeko. Drap-artean, berriz, hondakinak dira erabiltzen diren elementuak.
Maiatzaren hasieran izandako eguraldi bikaina aprobetxatuz, ikasleek Larreako eliza aurrean beraien artelanak prestatu eta aurkezteko aukera izan zuten.