Skip to main content
EKIAOharrak

DBH1: Pulunpa ekimena

By 2022/10/13No Comments

Urriaren 17tik 21erako astean DBH1eko  ikasleek Pulunpa ekimenean parte hartuko dute. Pulunpa, jarduera ludiko eta motibatzaileen bitartez, ikasleen artean euskara sustatu nahi duen proiektua da. Aste osoan zehar, eta euskara tresna nagusi gisa erabiliz, hainbat gai landuko dituzte: emozioak, artea eta sormena, bertsolaritza, natura eta mitologia… Aste honetaz gain, gure ikasleek, ikasturtean zehar, beste 4 egunetan gozatu ahal izango dute Pulunpa ekimenaz.