Aurreko astean Ikastolako DBH2ko ikasleak 4 egunetako egonaldia burutuko zuten Lemoiz eta Barriako “Euskal Girotze Barnetegietan”. Bertan, euskararen erabilera bultzatu eta sustatzeko ekintza akademiko eta ludiko desberdinetaz gozatzeko parada izateaz gain, talde izaera eta beraien arteko harremana indartzeko hainbat ekintza burutu zituzten. Ikasleen balorazioa oso positiboa izan da eta bertara joandako irakasleak ere pozik etorri dira. Tutoreek bere ikasleak gelatik kanpo ezagutzeko aukera paregabea izan dute.
Pribatutasun laburpena
Webgune honek cookie-ak eta/edo antzeko teknologiak erabiltzen ditu, nabigatzen duzunean informazioa bildu eta berreskuratzeko. Orokorrean, teknologia horiek helburu ezberdinetarako balio dezakete, hala nola, zu erabiltzaile gisa aitortzeko, zerbitzu pertsonalizatua eskaintzeko edo edukia erakusteko modua pertsonalizatzeko.