Skip to main content
EKIAOharrak

DBH2: Euskal girotze barnetegira

By 2022/10/13No Comments

DBH2Koak EUSKAL GIROTZE BARNETEGIRA

 

Ondo dakizuen bezala, Andramari Zornotzako Ikastola beti egon da, dago eta egongo da euskararen transmisioaren eta euskaraz jarduten duen gizartearen aldeko apustuarekin lerrokaturik. Ildo horretan,  gure ikasle batzuk 4 egunetako egonaldia burutuko dute Lemoiz eta Barriako “Euskal Girotze Barnetegietan”, urriaren 17tik 20ra. DBH2Ako ikasleak Arabako Barriara joango dira eta DBH2Bkoak, berriz, Bizkaiko Lemoizera. Bertan, euskararen erabilera bultzatu eta sustatzeko hainbat ekintza akademiko eta ludiko egingo dituzte.