Andramari Zornotzako Ikastolak osasunaren alderdi guztiekiko konpromiso irmoa du eta, horren harira, maila bakoitzari egokitutako “Sexu Hezkuntza” tailerretan parte hartzen dute, urtero, DBHko ikasleek. Oraingoan DBH2koei heldu zaie txanda. Otsailaren 1ean eta 2an, bi orduko prestakuntza saioa izan dute Zornotzako Udalak kontratatutako “Desirak” enpresako adituekin. Hurbileko testuinguru horretan, ikasleek beren kezkak azaldu eta galderak egiteko aukera izan dute.
Home » DBH2: Sexu-hezkuntzako tailerra