ANDRAMARI ZORNOTZAKO IKASTOLAKO IKASLEAK INTERNET ABERASTEN
Bi aste hauetan zehar gure ikastolako DBH2ko ikasleak interneteko “Txikipedia” entziklopediarako artikuluak idazten aritu dira, Euskal Herriko Ikastolen Elkarteko dinamizatzaile batek lagunduta. Emakume aktoreak gai bezala hartuz, artikuluak idatzi eta argitaratzeko jarraibideak eman dizkie gure dinamizatzaileak ikasleei.
Ekimen horren bidez, Andramari Ikastolaren bi helburu uztartzeko aukera dugu: alde batetik interneten Euskararen presentzia areagotzea, gure iritzian ezinbestekoa baita hizkuntza gutxituek, eta batik bat euskarak, mundu digitalean proiekzioa izatea. Bigarren helburua: emakumearen figurari interneten dagokion lekua eskaintzea.
Datorren astean, ikasleek beraien artikuluak bukatu eta argitaratzeko moduan egongo dira. Artikuluak argitaratzerakoan jakinaraziko zaizue familiek ere zuen seme-alaben ekoizpenaz disfrutatzeko aukera izan dezazuen.