Skip to main content

DBH3 ARANTZAZUN

DBH3ko ikasleek bi eguneko egonaldia egin dute Arantzazun. Egonaldi laburra bai, baina oparoa ere izan da, Arantzazu bera ez ezik Urbiako landak, inguruko pagadiak eta Arrikrutzeko kobazuloa ere ezagutzeko aukera eduki baitute.

Asteartean joan eta atzo, asteazkenean izan ziren bueltan eta eguzkia lagun izan zuten une oro.

Inguru bikainaz gozatzeko aukera paregabea.