Skip to main content
EKIAOharrak

DBH3: Durangoko azokara

By 2022/12/01No Comments

Guraso agurgarriok:

Honako honen bidez jakinarazi nahi dizuegu datorren asteazkenean, abenduaren 7an, DBH3ko ikasleek Durangoko azokara egingo dutela txangoa. Ekintza horrek helburu bikoitza dauka: alde batetik, ikasleek azterketa gariaren  ostean ekintza ludikoagoa egiteko aukera izatea eta, bestetik, gure kultura eta hizkuntzaren erreferente den euskal liburu eta disko azoka babestea eta ikasleengana hurbilaraztea.

Trenez joateko asmoa dugunez, Barik txartela eta MUSUKOA ekartzea eskatzen dizuegu. Azokan zerbait erosteko asmoa badute edo Olentzero lagundu nahi badute, behar duten dirua ekarri ahal izango dute. Horretaz gain, eskola eguna izanik, mugikorrarekin jarrera bera eskatuko da: inola ere ez erabiltzea eta, ahal dela, eraman ere ez egitea. Jarrera ona eta errespetuz jokatzea eskatuko zaie.

Eguneko ordutegia astezkenekoaren berdina da; beraz, jantokian bazkaltzen duenak beti bezala jardun beharko du. Norbaitek egun horretan jantokiko zerbitzua ez erabiltzeko asmoa badu, aski izango da tutoreari jakinaraztea.

Besterik gabe,

DBH3ko tutoreak