ESKI IRTEERA
Asteartean, DBH3ko bi taldeek, urtero legez, eski-txangoa izan zuten Valdezcarayko eski-estaziora Gorputz Hezkuntzaren testuinguan, orotariko kirolak ezagutzeko helburuarekin.
Eguraldi bikaina lagun, goizean goiz abiatu eta leher eginda itzuli ziren arratsaldean, pistetan gora eta behera ibili ostean.
Egia da pistak ez zirela puntu-puntuan egon baina hori ez zen oztopo izan barre algarak eta kirola nahi beste egiteko. Askorentzat eskiarekiko lehen kontaktua izan zen eta ikasle batentzat, zehazki, elurra ukitu zuen lehen aldia.
Argazkiko aurpegietan ikus dezakegu egun horren balantzearen bikaina.