Skip to main content
EKIAOharrak

DBH 3: Euskararen etxera bisita

By 2022/03/31April 7th, 2022No Comments

Guraso agurgarriok:

Honako honen bidez jakinarazi nahi dizuegu datorren ostiralean, apirilaren 8an, DBH3ko ikasleek Euskararen Etxera egingo dutela txangoa, Bilbora. Euskararen Etxea Bizkaiko Aldundiaren, Bilboko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren artean sortu zuten eta Azkue Fundazioak kudeatzen du. Beraren asmoa: euskal eragileentzat eta euskal jendartearentzat erreferentea izatea.

Txangoa Kultur Astearen baitan kokatzen da, Euskarako Irakasgaian landutako gaietako baten testuinguruan. Izan ere, soziolinguistika gaia jorratu dugu bigarren ebaluazioan zehar, eta gai horretan sakontzeko ekintzatxoa egitea proposatuko digute bertan.

Ikastolako autobusean joango gara Bilbora, esan bezala apirilaren 8an, ostirala, goizeko 09:00etan ikastolatik bertatik abiatu eta 13:00ak aldera bueltatzeko.

Txangoak 7-9 euro bitarteko kostua izango da, parte hartzen duten ikasleen kopuruaren arabera. Hileko ordainagiriarekin batera sartuko dugu.

Gogorarazi nahi dizuegu Euskararen Etxeak irudien tratamendurako baimena sinatuta eramatea eskatu digula. Ikasle gehienok dagoeneko sinatuta itzuli diguten arren, baten batzuk oraindik ez dute baimen sinatua ekarri.

Besterik gabe, ondo izan.