Skip to main content

DBH3ko IKASLEEK “GERTA DAKIZUKE” EKIMENEAN

Andramari Zornotza Ikastola osatzen dugun eragile guztiek gizarte osasuntsu baten aldeko borrokan dihardugu egunero. Ikasleek ere amets hori gauzatu dezaten nahi dugu eta, honen harira, atzo DBH3ko ikasleek AESLEME (Bizkar Hezurreko Lesioen Ikerketarako Erakundea) elkarteko bisita izan zuten. Elkarte honek istripuak eta lesioak saihesteko sentzibilizazio kanpainak antolatzen ditu bigarren hezkuntzako  ikasleentzat. Beraien iritziz, eskola-adina baita jokabide seguruko ohiturak barneratzeko unerik egokiena.  Elkarteko kide batek bere esperientziaren berri ematen die ikasleei eta beraien  egunerokotasuna nolakoa den erakusten die.  Istripu iñozo batek gure bizitza nola alda dezaken ikusteko aukera ona.