Skip to main content

URDAIBAI BIRD CENTER

Joan den asteazkenean, urriaren 28an, DBH3A eta DBH3B taldeetako ikasleek Urdaibaiko Bird Center bisitatzeko aukera izan zuten.

Bertan, hegaztien identifikazioari eta inguruko ekosistemei buruzko azalpen interesgarriak jaso zituzten. Ondoren, behatokira hurbildu ziren, teleskopioen bidez hegaztiak behatzeko eta haien ezaugarriak gertutik ezagutzeko. 

Bisitaren ostean, Urdaibai inguruan ibilalditxo bat egin zuten, bertako paisaiaz gozatzeko eta ingurune naturaleko biodibertsitatea behatzeko. Bidean, naturak eskaintzen dizkigun aberastasun eta xehetasun askori erreparatzeko aukera izan zuten. 

Irteera honi esker, ikasleek gelan landutako edukiak benetako ingurune batean ikusi zituzten, biodibertsitatearen garrantziaz jabetzen jarraituz.

Naturaz gozatzeko, behatzeko eta ikasteko egun ederra izan zen! 🌱