BIZITZARAKO FINANTZAK
Joan den asteazkenean, urriaren 25ean, Kutxabankeko langileen bisita jaso zuten DBH4ko Ekonomia irakasgaiko ikasleek.
“Bizitzarako Finantzak” izeneko mahai-jokoa aurkeztera etorri ziren Kutxabanketik. Joko honek eskainitako simulazioen bitartez, aurrekontuak eta diruaren kudeaketa eraginkorra nola burutu landuko dute finantza-trebetasunak eskuratuz. Oinarrizko zenbait hezkuntza-gaitasun landuko dira, esaterako, matematikako, teknologia digitaleko edo hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna.
Jokoaren iraupena hilabete batetakoa kontutan izanda, azaroaren 15ean berriz itzuliko dira ikastolara jokoaren itxiera eta jarraipena egitera.