IRAES TALDEKO ORDEZKARIAK EUSKAL KONFINTEAN
Atzo, Euskal Konfinta izeneko bilkura egin zen Busturiako Madariaga dorretxean. Batzar horrek IRAES sarea osatzen duten ikastetxeak biltzen ditu, denon artean etorkizun jasangarriago baten aldeko konpromisoak lotzeko.
Andramari Zornotzako ikastolako ordezkariak ere bildu ziren bertan, eta arrazoi sendoz, gainera; izan ere, gure ikastolako DBH4ko ikasle eta IRAES taldeko kide Unax Gonzalezek rol berezia jokatu zuen bilkuran, Euskal Konfintaren izenean hartu baitzuen parte urrian Granadako Estatuko Konfintean. Hain zuzen ere, Granadan izandako esperientziaren deskargua egin zuen Madariaga dorretxean.
Ez zen hori hitzaldi bakarra izan, ordea: Unax Gonzalez gain, Idoia Gabantxoren diseinatzailearen eskutik hitzaldi bat jaso zuten gure ikasleek, eta ondoren beraien kezkak helarazi zizkioten. Modak dakarren kontsumismoaz hitz egin zien, eta joskintzan emakumeek jokatzen duten papera azpimarratu zuen. Horrez gain, lanbide honen lan baldintzak eta giza eskubideak ere izan zituen hizketagai.
Horren ondoren, bertan bildutako ikasleak taldeka batu ziren, aurretiaz ikastoletan landutako proiektuen inguruan aritzeko. Gure ikastolako Unaxeri tailerrak dinamizatzea egokitu zitzaion, ekoliderren eginkizunaren baitan. Hain zuzen ere, ikastetxe ezberdinetako lanak biltzen zituen horma-irudi bat bideratzea esleitu zioten, gainerako partaideekin batera.