Skip to main content

Joan den ostegun honetan Euskarabenturako kideak proiektua aurkeztera etorri zaizkie DBH4ko ikasleei. Bertan lehen aldiz entzun dutenez, ez baitzuten aurretiaz inoiz haren berri jaso, Euskarabenturan 16-17 urte bitarteko 120 neska-mutilek Euskal Herria zeharkatzen dute oinez (tarteka garraio publikoa erabiliiz ere bai) uztaila osoan zehar, guztion artean edukiz eta ekintzaz betetako hilabeteko esperientzia betea osatzeko.

Proiektuak interes handia piztu zuen ikasleen artean eta baten batzuk hasieratik adierazi dute proiektuan parte hartzeko gogoa.