Skip to main content

DURANGOKO IBAIZABAL IKASTOLARA BISITA

Joan den asteazkenean DBH4ko ikasleak Durangoko Ibaizabal ikastolara joan ginen bisitan, datorren urtean batxilergoa egiteko aukera gisa ezagutzeko. Gogoan izan behar dugu Ibaizabal ikastola Ikastolen Elkarteko kidea dela baina, horretaz harago, Andramari Zornotzako Ikastolak hura sortzeko prozesuan parte hartu zuela eta, hartara, Ibaizabaleko bazkidea ere badela. Hori horrela, esan dezakegu ikastetxe hori dela gure ikastolaren jarraipen naturala.

Durangora heldu ginenean Galdakaoko Eguzkibegi ikastolako ikasleekin egin genuen topo, egun eta ordu berean bildu baikinen asmo berarekin. Hasiera bezala, beraz, ikasleek elkar ezagutzen hasteko jardueratxo bat egin genuen. Ondoren, Ibaizabalen eskaintza akademikoa eta izaera propioa azaltzeko hitzaldia eman zigun bertako ikasketa buruak eta, bisita amaitzeko, eraikinean itzulitxo bat egiten lagundu zigun zuzendariak. Tartean gelaren batean sartu ere egin ginen eta Andramariko ikasle ohiekin ere egin genuen topo.

Goiz interesgarri bezain ederra, beraz.