ORIENTAZIO SAIOA
Joan den ostegunean, hilaren 30ean, DBH4ko ikasleak Urkiolara abiatu ziren ikastolan landutako orientazio-jarraibideak praktikan ipintzeko asmoz. Hala, Urkiola inguruetako mapa bat eskuetan zeukatela, irakasleak aurrez kokatu zituen balizak aurkitu behar izan zituzten. Taldeka batuta, ederto bete zuten bidea, atzera-aurrera batzuk ere egon arren.
Jardunaldiaren lehenengo zatia bikain joan zen, beraz, lainoa lagun baina euririk ia ikusi ere egin gabe.
Zoritxarrez, eguraldi horrek jardunaldiaren bigarren zatia hein txiki batean zapuztu zuen, laino artean Urkiolagirre mendira joatea alferrikoa izango zela begitandu baitzaigu. Horren ordez, zerbait jan ostean motxilak hartu eta Mañariraino jaitsi ginen: 7 kilometroko ibilaldia, di-da batean egin genuena. Atseden labur baten ondoren, bertan hartu genuen ikastolara bueltatzeko autobusa.