Skip to main content
EKIAOharrak

DBH4: Urkiolara irteera

By 2022/05/12No Comments

Datorren maiatzaren 24an DBH4ko ikasleak gorputz hezkuntzatik Urkiolara irteera egingo dute. Irteera egun osokoa izango da eta bertan mendiko orientazio saio bat egingo dute eta Urkiolamendira igoko dira.

Irteera ordua: 8:50

Lekua: Ikastolan

Bueltako ordua: 15:30 inguruan leku berdinean.

Prezioa: 12 euro. Hilabeteko ordainagirian pasatuko zaizue.

Bazkaria eraman beharko dute bertan bazkaltzeko. Jantokian gelditzen diren ikasle guztiek piknika eskatzen duzuen ala ez adierazi behar duzue. Horretarako egin klik HEMEN maiatzaren 17 baino lehen (17a barne). 

Urkiolara eraman beharrekoen zerrenda ikasleei banatu zaie jadanik (oinetako aproposak, anorak bat, eguzkitako krema…).

 

Eskerrik asko