FAMILIAK ERE FAYR SATURDAYEN
Izen-emateko epea bihar, irailaren 22an, amaituko da.
Aurreko buletinean aipatu genizuen modura, aurten Fair Saturday egitasmoko irekiera kontzertuan (azaroaren 24an) parte hartzeko gonbitea jaso dugu Andramari Zornotza Ikastolakook. Berrikuntza modura aurten bereziki ikastolako familia eta langileei egin zaie deia, helduoi. Gonbidapena familiako gazteekin batera bertaratzeko da (LH4tik gorakoak izatea gomendatzen da). Beraz, animatu gaitezen familiak eta ikastolako helduak gazteekin batera joaten!
Helduontzat Bilbon azaroaren 22 eta 23an Bilbon egingo diren entseguak soilik izango dira nahitaezkoak. Azaroak 2, 7 eta 13an ikastolan ikasleek egingo dituzten entseguetan parte hartzea helduontzat hautazkoa izango da.
Gogoan hartu Bilboko entseguetarako eta ekitaldirako ikastolatik antolatutako autobusean joan-etorria egiteko aukera dagoela.
Izen-emateko epea bihar, irailaren 22an, amaituko da.