EGUEN ZURI EGUNA
Otsaila ospakizunez beteriko hilabetea da, eta ikastolan ez dugu bat bera ere galtzen.
Gaur, Eguen Zuri Eguna denez, goizetik hasi dira gure ikasleak auzotik zehar abesten.
Arratsaldean, eguraldiak gehiegi lagundu ez digun arren, txitxiburduntzia egin dugu. Txikiek gelan toxorizo pintxo bana jateko aukera izan dute, nagusitxoagoak aldiz, makila eta txorizoa eskuan hartu eta, gure ohitura jarraituz, sutan erre dute.