Skip to main content

Joan den ostegunean, otsailak 10, DBH3ko ikasleek eski irteera egin zuten Gorputz Hezkuntzaren testuinguan, orotariko kirolak ezagutzeko helburuarekin. Elur askorik egon ez zen arren, eguraldi ederrak egun bikaina pasatzen lagundu zigun. Hasi berriak eta adituak eskuz esku, goitik beherako ibilaldi ugari egin genituen.

DBH3ko taldeen ostean, aste honetan DBH4ko bi taldeek izan dute eski-irteera, oraingo honetan ere Valdezcarayko eski-estaziora.

Joan den astean gertatu bezala, eguzki bikaina izan dugu lagun eta egun ederra pasatzeko aukera izan dugu. 

Berez, Gorputz Hezkuntzako ikasgaiari lotutako irtenaldi hau DBH3n egiten den arren, iaz, covida dela eta, ikasleek ez zuten egiterik izan. Horregatik aurten egun dute txangoa.