DBH3ko ikasleek Biologia-Geologia ikasgaiaren azken unitatean ekosistema motak landuko ditugula kontuan izanik, Urdaibaiko bihotzean dagoen Busturia herriko “Ekoetxera” Ingurumenaren Interpretazio Zentrua bisitatu dugu aste honetan. Bertan, testuliburuetan agertzen diren zenbait eduki eta kontzeptu bertatik bertara esperimentatzeko aukera izan dugu. Oinez egindako ibilbide labur batean ekosistemak behatu eta bertako ibaiko uraren kalitatea neurtzeko eta aztertzeko laginak hartu ditugu. Horrez gain, Madariaga Dorretxean kokaturiko Ekoetxean biodibertsitateak duen garrantziaz aritu gara.
Pribatutasun laburpena
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientzia onena eman ahal izateko. Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta gure webgunera itzultzen zarenean, cookie-ei buruzko informazioa ezagutzeko eta gure taldeari webguneko zer atal interesgarri eta erabilgarri dituen ulertzen laguntzeko funtzioak betetzen ditu.