Skip to main content

Aurreko asteetako dinamikari jarraiki, DBH 3ko ikasleak mendizaletasuna lantzen ari dira Gorputz Hezkuntzako saioetan. Mendi irteera bat antolatzen aritu dira eta kontuan hartzeko eta zaindu beharreko hainbat gomendio ere landu dituzte. Aste Santuko oporraldia eta gero, beraiek antolatutako irteera bat egingo dugu ikastola inguruko mendiren batera.