Skip to main content

Gure Ikastola kooperatiba izanik, Artezkaritza Kontseiluak interesgarria ikusten zuen DBH4ko ikasleak kooperatibismoaren inguruko formakuntza xume bat izatea ikastolako ibilbidea bukatu aurretik. Gauzak horrela, aurreko astelehenean, otsailaren 14an, eta “Kooperatibismoaren Komunikazio-kanpaina” deituriko ekimenaren barruan, maila honetako ikasleek ordu eta erdiko trebakuntza saioa izan zuten Agintzari, Gizarte Ekimenerako Kooperatibako aditu baten eskutik. Kanpaina honen bidez, kooperatiba baten funtzionamenduaren, identitatearen eta balioen berri eman nahi zaie ikasleei.