Asteartean, maiatzaren 24an, DBH 4ko ikasleak Urkiolara joan ziren egun osoko txango bat egitera. Bertan Gorputz Hezkuntzako saioetan landutako “Orientazio Kirola” unitate didaktikoari amaiera eman zioten, orientazio lasterketa baten parte hartuz. Ikasleak hirunaka eta mapa eta iparrorratzaren laguntzarekin, 4 kilometroko ibilbide bat osatu zuten, Urkiolako parke naturalean ezkutatuta zeuden kontrolguneak bilatzen. Oso gustura aritu ziren oso ezaguna ez den kirol eder hau praktikatzen. Gero Urkiolamendira egin zuten osteratxoa eta bertan bazkaldu zuten.
Pribatutasun laburpena
Webgune honek cookie-ak eta/edo antzeko teknologiak erabiltzen ditu, nabigatzen duzunean informazioa bildu eta berreskuratzeko. Orokorrean, teknologia horiek helburu ezberdinetarako balio dezakete, hala nola, zu erabiltzaile gisa aitortzeko, zerbitzu pertsonalizatua eskaintzeko edo edukia erakusteko modua pertsonalizatzeko.