Familia agurgarriak,
Dakizuenez, aste honetan Kultur astea ospatzen ari gara ikastolan. Hori dela-eta, gure ikasleek hainbat ekintza eta jardueratan parte hartu dute.
Hemen duzue egindako jardueren argazki sorta!
LH4
Laugarren mailakoek biodibertsitate tailerra antolatu zuten, Agenda 2030 proiektuaren harira.
Gainera, gonbidatu berezi bat ere izan genuen bideodei bidez: ‘Irabazi arte!’ telesaileko Nahia Sillero aktorea!
LH5:
Afrika Bibang
Afrika Bibang abeslaria (Algorta, 1975) lan berriarekin dator, ‘Ispiluaren aurrean’ deituriko lau abestiko lan laburrarekin. Euskaraz egiten den musika beltzaren erreferente nabarmenenetakoa da ezbairik barik Bibang, eta bere sustraiei jarraika sortu du disko hau ere; soula, r&b-ea eta Motown estiloaren zertzeladak dituen albuma.
Erreferente esanguratsua bada gure komunitatearentzat, guk bultzatzen eta konpartitzen ditugun hainbat proiektutan parte hartzaile aktiboa delako. Hauek indartzeko asmoz, gure ikasleek berekin solasaldian egoteko aukera eta zuzenean elkarrizketatzeko aukera izan dute.
LH6:
DYA anbulantzietako langileek bisita egin digute, eta aplikatzen dituzten sorospen mugimenduak erakutsi dizkigute, beraien jarduna azaltzeaz gain.
Horrez gain, azoka solidarioa ere antolatu genuen, eta Andramariko ikasle orok izan zuen hurbiltzeko aukera.
Hori guztia ez ezik, Oumou Kanek bisitatu gintuen, eta elkarrizketa gozoa izan genuen berekin, Senegalgo bizitzari buruz.
DBH1:
Amaia Larruzea kirol kazetari eta ekintzailea etorri zen Andramarira.
DBH2:
Martzel do Nascimento graffitilariak bera jarduten den munduari buruz aritu zitzaigun hitz egiten.
DBH4:
Gobernuz Kanpoko Erakundeei buruz aritu ginen, eta Rio de Oroko kideak etorri ziren gurera, beraien jarduna azaltzera.