Skip to main content

Azken bi asteotan LH 6. mailako ikasleek aerobik kooperatiboa lantzeko aukera izan dute gaian aditua den Saioa Urrutiarekin. Ikastolako guraso izateaz gain, Euska Herriko Unibertsitateko irakasle da eta fakultatean lantzen dituen hainbat jarduera egokitu ditu gure ikasleentzat.

Hasieran lotsak eta ziurtasun ezak gainditzea kostatu arren, oso koreografia eta “antzerki” politak asmatu zituzten hainbatek zeuzkaten aurreiritziak hautsiz. Hemen duzue horren frogatxo bat: