Skip to main content

Elkar Fundazioak ilustrazio eta ipuin leihaketak jarri ditu martxan. Haur eta gazteengan irakurzaletasuna eta euskararen erabilera bultzatzeko jartzen ditu martxan lehiaketak hauek eta urteotan milaka haur eta gazteek hartu dute parte bertan, kalitate handiko lanak aurkeztuz.

Aurten hamalaugarren edizioa abian da dagoeneko, eta neska-mutilen proposamen ugari jasotzen hasiak dira. Hala ere, zuen lanak Aste Santuko oporren aurretik jasotzea eskatzen du Elkarrek, parte hartzeko azken eguna apirilaren 13a dela kontuan izanik. Iazko edizioan orain arteko ilustrazio eta ipuin kopururik handiena jaso zuten eta aurten erronkari eutsi gura diote . Hori dela eta, lehiaketan parte hartzera gonbidatu gura zaituztegu.

Lehiaketaren nondik norakoak, oinarriak, sariak edota aurreko urteetako lanak, lotura honetan aurkituko dituzue:

IPUIN LEHIAKETA

Informazio gehiago behar izanez gero, mesedez, idatzi lehiaketa@elkar.eus helbidera edo dei egin 943 310 301 telefono zenbakira.

Animatu parte hartzera!