Skip to main content

 Elkarbizitza egokirako aurautegia

Ikastolako eguneroko elkarbizitza giroa errazagoa eta erosoagoa izan dadin irizpide batzuk dauzkagu.

Hona hemen ikastola zabaltzen denetik zarratu arte, ikastolan DENOK bermatu beharrekoak:

  1. Ikastolako jardunaldi osoan (8:30etik 18:00etara arte) DEBEKATUTA dago ikasleek ikastolako eremu osoan gailu teknologikoak erabiltzea. Hau da:
  • Sakelako telefonoa.
  • Joko makinak: PSP, Nintendo, etab.
  • Smartwatch-ak.
  • MP3,MP4, MP5……
  • Gadget-ak.

PROZEDURA: Ikasleren batek goian aipatutako tramankuluren bat  badu, irakasle, hezitzaile edo momentuko arduradunak jaso eta idazkaritzan utziko du. Gurasoek idazkaritzara etorri beharko dute haren bila.

  1. Gure ikasle eta zuon SEME-ALABAK EUSKALDUN ETA EUSKALTZALE izatea nahi dugunez, ikastola eraikinaren barruan zein kanpoan euskaraz aritu beharko dugu. Gu, nagusiak, eredu gara.
  2. IKASTOLAKO EREMUEN ERABILERA EGOKIA.
  • Gure ikasleen segurtasuna bermatzeko, komenigarria da ikastolara 9:00ak eta 16:30ak bitartean ez sartzea, derrigorrezkoa ez bada behintzat.
  • Goizeko lehenengo orduan, ikastolara sartu aurretik, ezin izango da patioetan baloiarekin jolastu.
  • KOMUNEN ERABILERA: Debekatuta dago komunera edozer botatzea: esku-oihal txikiak, adibidez.
  • Bizikleta, patineteak, patinak, monopatinak … ikastola eremutik kanpo erabiliko dira. Horrela, ume guztien jolasteko eskubidea bermatu eta denontzako lekua egongo da.
  • Baloi BIGUNAK, txiki zein handiak ikastola eraikinaren kanpoko patioetan erabiliko dira.
  • Txiza egiteko komunak erabili BEHAR dira, ikasleak landan jolasten dira-eta.
  • Animaliek ikastola eremutik kanpo ibili behar dute.
  • Eraikin barruan ezin da tabakorik, alkoholik edo bestelako drogarik kontsumitu.
  • BIZIKLETEN aparkalekua bizikletak jartzeko da, ez jolasteko.
  1. ORDUTEGIAK:
  • BAZKAL ORDUA:
    • Etxera bazkaltzen doazen ikasleak ezin dira ikastolara bueltatu 14:25ak arte.
  • BULEGOA 17.00etan zarratzen da.
  • Ikastolako ERAIKINA 17:30ean zarratzen da.
  • Ikastolako EREMUA 18.00etan zarratzen da.
  • ERAIKINA ZABALTZEN DEN ORDUA:  
  • Haurtzaindegia: 07:00
    • HH: 08:55
    • LH: 08:55
    • DBH: 08:45
  1. Maila eta talde bakoitzak eraikinera SARTZEKO eta IRTETEKO ate bat du egokituta.
  • 0-3 urte: Eraikin berriko sarrera nagusitik.
  • HH:  Beheko patioko sarrera nagusitik.
  • LH: Dagokion goiko patioko sarrera nagusitik.
  • DBH: Dagokion goiko patioko sarrera nagusitik.
  1. HH LEHEN ZIKLOKO ESPAZIOEN ERABILERA:
  • HH lehen zikloaren jolastokia ume hauek irakasleekin erabiltzeko da.
  1. ESKOLAZ KANPOKO EKINTZAK: 

Eskolaz kanpoko ekintzak umeek eta hezitzaileek kirola, kultura eta euskara lantzeko dira. (Ez askaltzeko, jolasteko, ikastola barrutik korrika egiteko, etab.).

  1. Ikastolako GARBITASUNA:

Ikastolako Garbitasuna ziurtatzeko ezinbestekoa da ondorengoa kontuan hartzea:

  • Garbitasun lanak 16.00etan hasten dira. Ezin da beranduago hasi, garbitasun enpresak ez baitu 23.00etatik aurrera lan egiten.
  • Beheko jolastokiko estalpeak meriandagune bezala erabilgarri izango ditugu ikasturte honetan. Haurren meriendetatik sortzen den zaborra zakarrontzira bota behar da, jolastokiak eta estalpeak garbi mantenduz.
  • HH lehen zikloaren sarrerako estalpean dagoen aretza 16:30etatik aurrera EZ da erabilgarri egongo. Estalpe honetan EZIN da bizikletarik, patineterik ez bestelako gailurik erabili.
  • Goiko jolastokia: Eguraldi txarra egiten duenerako frontoia zabalik egongo da. Eskolaz kanpoko ekintzaren bat balego, frontoiaren goi aldea erabili beharko da entrenamenduetan daudenak EZ eragozteko.
  • 16.30etik aurrera ikastola barruan umeak bakarrik ibiltzea ARRISKUTSUA izan daiteke, garbitasuneko PRODUKTU KIMIKOAK edozein umeren eskura egon daitezkeelako.
  • Meriendagune eta patioetan zakarrontziak ditugu, ikastola garbi mantentzeko.