Skip to main content

Ikastolako eguneroko elkarbizitza giroa errazagoa eta erosoagoa izan dadin irizpide batzuk dauzkagu.

Hona hemen ikastola zabaltzen denetik zarratu arte, ikastolan DENOK bermatu beharrekoak:

  1. Ikastolako jardunaldi osoan (8:30etik 18:00etara arte) DEBEKATUTA dago ikasleek ikastolako eremu osoan gailu teknologikoak erabiltzea. Hau da:
    • Sakelako telefonoa.
    • Joko makinak: PSP, Nintendo, etab.
    • Smartwatch-ak.
    • MP3,MP4, MP5……
    • Gadget-ak.

PROZEDURA: Ikasleren batek goian aipatutako gailuren bat badu, irakasle, hezitzaile edo momentuko arduradunak jaso eta idazkaritzan utziko du. Gurasoek idazkaritzara etorri beharko dute haren bila.

  1. Gure ikasle eta zuon seme-alabak euskaldunak eta euskaltzaleak izatea gura dugunez, ikastola eraikinaren barruan zein kanpoan euskaraz arituko gara. Gu, nagusiak, eredu gara.
  2. IKASTOLAKO EREMUEN ERABILERA EGOKIA.
    • Gure ikasleen segurtasuna bermatzeko, komenigarria da ikastolara 9:00ak eta 16:30ak bitartean ez sartzea, derrigorrezkoa ez bada behintzat.
    • Goizeko lehenengo orduan, ikastolara sartu aurretik, ezin izango da patioetan baloiarekin jolastu.
    • KOMUNEN ERABILERA: Debekatuta dago komunera edozer botatzea: esku-oihal txikiak, adibidez.
    • Bizikleta, patineteak, patinak, monopatinak … ikastola eremutik kanpo erabiliko dira. Horrela, ume guztien jolasteko eskubidea bermatu eta denontzako lekua egongo da.
    • Baloi BIGUNAK, txiki zein handiak ikastola eraikinaren kanpoko patioetan erabiliko dira.
    • Txiza egiteko komunak erabili BEHAR dira, ikasleak landan jolasten dira-eta.
    • Animaliek ikastola eremutik kanpo ibili behar dute.
    • Eraikin barruan ezin da tabakorik, alkoholik edo bestelako drogarik kontsumitu.
    • BIZIKLETEN aparkalekua bizikletak jartzeko da, ez jolasteko.
  1. ORDUTEGIAK:
    • BAZKAL ORDUA:
      • Etxera bazkaltzen doazen ikasleak ezin dira ikastolara bueltatu 14:25ak arte.
    • BULEGOA 17.00etan zarratzen da.
    • Ikastolako ERAIKINA 17:30ean zarratzen da.
    • Ikastolako EREMUA 18.00etan zarratzen da.
    • ERAIKINA ZABALTZEN DEN ORDUA:  
      • Haurtzaindegia: 07:30
      • HH: 08:55
      • LH: 08:55
      • DBH: 08:45
  1. Maila eta talde bakoitzak eraikinera SARTZEKO eta IRTETEKO ate bat du egokituta.
    • 0-3 urte: Eraikin berriko sarrera nagusitik.
    • HH:  Beheko patioko sarrera nagusitik.
    • LH: Dagokion goiko patioko sarrera nagusitik.
    • DBH: Dagokion goiko patioko sarrera nagusitik.
  1. HAURTZAINDEGIKO ESPAZIOEN ERABILERA:
    • Haurtzaindegiko jolastokia haurtzaindegiko umeek euren irakasleekin erabiltzeko da.
    • HAURTZAINDEGIKO APARKALEKUAK erabilera mugatua du. Ikasleen segurtasuna ziurtatzeko, autobusak dabiltzanean ezin da autorik sartu aparkalekura;  ondorengo ordutegian, hain zuzen:
      • 08:30-09:00
      • 10.30-12.00
      • 16:15-16:40

Horri esker, haurtzaindegiko txikitxoen SEGURTASUNA BERMATZEN DUGU.

Aparkalekuan ezin da autoa denbora baterako utzi.

  • MANIOBRAK PARKINEAN: Parkinean autoarekin maniobrak egiten ditugunean, kontu handiarekin ibili behar dugu, umeak jolasten egon daitezke eta.
  • PARKINEKO MUGAK: Adi egon, parkina eta partzelak marra batzuekin mugatuta daude. Eremu hori ez da jolastokia. Eremu horretan debekatuta dago aparkatzea ez beste ezer egitea.
  1. ESKOLAZ KANPOKO EKINTZAK: 

Eskolaz kanpoko ekintzak umeek eta hezitzaileek kirola, kultura eta euskara lantzeko dira. (Ez askaltzeko, jolasteko, ikastola barrutik korrika egiteko, etab.).

  1. Ikastolako GARBITASUNA:

Ikastolako Garbitasuna ziurtatzeko ezinbestekoa da ondorengoa kontuan hartzea:

    • Garbitasun lanak 16.00etan hasten dira. Ezin da beranduago hasi, garbitasun enpresak ez baitu 23.00etatik aurrera lan egiten.
    • 16:30etik aurrera MERIENDAGUNEAK dira ikastola barruan erabili daitezkeen espazioa bakarrak.
    • 16.30etik aurrera ikastola barruan umeak bakarrik ibiltzea ARRISKUTSUA izan daiteke, garbitasuneko PRODUKTU KIMIKOAK edozein umeren eskura egon daitezkeelako.
    • Meriendagune eta patioetan zakarrontziak ditugu, ikastola garbi mantentzeko.