UDABERRIKO EGONALDIAK
Udaberriko egonaldiak ate joka daude, eta Andramari Zornotzako Ikastolan eskaintza paregabea jarri dugu martxan!
Udaberriko egonaldiak kartela01.pptx (1)
Norentzat?
- Haur Hezkuntza 3-5
- Lehen Hezkuntza 1-3
Noiz?
Udaberriko oporretan
- 1.Txanda: Apirilak 3-4-5
- 2.Txanda: Apirilak 11-12-13 eta 14
Beraz, bietan edo soilik batean eman dezakezue izena.
Horretarako jarraian duzuen galdetegian izena eman beharko duzue martxoaren 10a baino lehen.
Udaberriko egonaldien ekintzak bideratzeko interesgunea udaberria izango da. Horrela, urtaroak berak eskaintzen dituen baliabideak eskura izanda haurrak naturarekin zuzenean harremanetan egoteko aukera izango dute.
Hori guztia egiteko Zirimola Ikastolen Aisialdi Taldeak formatu eta koordinatutako hezitzaileak izango dira egitasmoa aurrera eramango dutenak.
Egonaldi hauen helburuak ondorengoak dira:
- Haurren artean euskararen erabilera sustatzea eta euskarazko erreferenteak eskaintzea.
- Inolako bazterketarik gabe parte hartzen duten haur guztientzako aisialdi inklusibo eta hezitzailea eskaintzea.
- Haurraren behar fisiko eta emozionalei erantzuten dien proposamen ludikoa eskaintzea.
- Haurrak protagonistak bilakatzea, beraien parte-hartzea oinarri izatea.
- Haur eta familiei konfiantzazko eta ziurtasunezko guneak eskaintzea.
Mila esker!