Skip to main content

Herritik eta herriarentzat sortutako erakundea izanik, Andramari Zornotza Ikastolaren zioetariko bat da herriko erakundeek antolatutako ekintzetan parte hartzea. Oraingoan, Zornotzako Udalak  herriko ikastetxe guztietako ikasleentzat sortutako “Kaligrama Lehiaketan” hartuko dute parte LH5etik DBH4ra bitarteko ikasleek. Norberaren sormena aktibatuz, euskal abesti bat entzun eta haren letrarekin irudi bat sortu beharko dute. 

 

Jasotako lanak bi kategoriatan banatuko dira, eta kategoria bakoitzean sari ezberdinak egongo dira. Bozketa sistema berezia izango da: lehenengo fasean, DBH4ko ikasleek  epaile lana egingo dute eta LH5-DBH3 bitarteko ikasleek aurkeztutako lan guztietatik hamarna lan aukeratuko dituzte kategoria bakoitzean. Ondoren, Andramari Ikastola osatzen dugun eragile guztiok (guraso, irakasle eta langile ez-dozenteok), botoa emateko aukera izango dugu gure Ikastola ordezkatuko duten kategoria bakoitzeko hiruna kaligrama aukeratzeko. Fase horretako bozkak ondorengo ordutegian egingo dira Ikastolako idazkaritzan.

 

 

ASTELEHENA (OTSAILAK 27): 08:30-10:00 eta 16:30-17:00

ASTEARTEA (OTSAILAK 28): 08:30-10:00 eta 16:30-17:00

ASTEAZKENA (MARTXOAK 1): 08:30-10:00 eta 16:30-17:00

OSTEGUNA (MARTXOAK 2): 08:30-10:00 eta 16:30-17:00

OSTIRALA (MARTXOAK 3): 08:30-10:00

 

 

Bozkatzeko, idazkaritzan izena eman eta bozka txartela eskuratuko da. Txartelean kategoria bakoitzetik gustukoena hautatu eta bozkakutxan sartu beharko da.

 

Behin Ikastolak bere aukeraketa egin ondoren,  lan horiek ikusgai egongo dira Zelaietako Erakusketa Gelan eta baita helburu horretarako abian jarriko den plataforman ere, zornotzar guztien botoak jasotzeko. 

Hemen aurkituko dituzue zehaztasun gehiago, hala nahi baduzue.