Skip to main content

ESKOLARTEKO ETA UDAL FOROA

Agenda 2030eko ikasturteari amaiera bikaina emateko, joan den ostegunean Zornotzako ikastetxe guztiok eskolarteko eta udal foroa egin genuen. 

Gure ikastolako ordezkariak honako ikasle hauek izan ziren:

  • DBH2: Ane Makazaga eta Malen Goyoaga.
  • LH5: Aiur Sanz, Enara Ayesta, Luar Usabiaga eta Nikole Elezkano.

Bertan, ikasturtean zehar inklusioaren inguruan burutu diren ekintzak aurkeztu genituen alkatearen aurrean, eta denon artean manifestu bat irakurri genuen gure ikastolan egindako pankartaren lelopean. Alkateak, bere aldetik, datorren urtean Agenda 2030ean lanean jarraitzeko konpromiso sendoa adierazi zigun.