Eskolaz kanpoko ekintzak

Jarduera hauek eskola ordutegitik kanpo egiten dira, hautazkoak dira eta ez daude ebaluazio-prozesuaren barne. Halere, ikastolan bertan burutzen diren hezkuntza-ekintzak direnez, partaideek ikastolaren funtzionamendu- eta elkarbizitza-arauak bete beharko dituzte.

Gurean, ikasleen prestakuntza integrala osatzea da eskolaz kanpoko ekintzen helburu nagusia; horretarako banakako zein taldeko jarduerak eskaintzen dira: fisikoak, buru-jarduerak eta sortze-jarduerak. Horrez gain, ikasleen harremanak indartzeko ere balio dute.

Informazio gehiagorako:

ARTISTIKOAK

  • Marrazketa
  • Antzerkia
  • Euskal dantzak
  • Musika
  • Gitarra
  • Trikitia / Panderoa
  • Dantza garaikideak

EMOZIONALAK

  • Psikomotrizitatea
  • Adimen emozionala

KIROLETAKOAK

  • Esku-pilota (Lagun onak)
  • Esku-pilota (Erdu pilotan)
  • Jolas kooperatiboak
  • Multikirola (Heziki)
  • Saskibaloia
  • Futbola

ZIENTZIETAKOAK

  • Robotika

HIZKUNTZAK

  • Ingelesa

Udalekuak

Urtero bezala aurten ere Andramari Zornotzako Ikastolan udalekuak antolatuko ditugu. Oraingoan, Ikastolen Elkarteko eskaintza proposatzen dizuegu. Ikastolen Elkarteko AISIALDI TALDEAk gelaz kanpoko eremuan dihardu lanean, gelatik haragokoa baita Ikastolen Elkartearen jarduna.

Udaberriko egonaldiak

Udaberriko aisian euskararen erabilera era dibertigarrian sustatzea da Udaberriko egonaldien helburu nagusia. Horrez gain, umeen laguntasuna eta elkarbizitza ere sustatu nahi ditugu.

Andramari kooperatiba

Zergatik ikastola

Zerbitzuak

Bisita gidatuak