Skip to main content

EUSFIT MUGIMENT EKIMENA

Gero eta ikerketa gehiagok jakinarazten digutenaren arabera, arazo larria dago oraingo umeen sasoi fisikoaren inguruan eta neurtua ez bada, ikustezina gertatuko da. 

Horrela izanik, arazo hori gurean ere dagoen ala ez jakiteko, sasoi fisikoaren zaintza sistema (EUSFIT Mugiment) sortzeko proba pilotoan parte hasi ginen 2021-22 ikasturtean Andramari Zornotzako Ikastolan.. 

 

Ekimen hau Mugiment barnean kokatua dago, euskal gizarte aktiboa lortzeko elkarlaneko egitasmoa. Andramari Zornotzako Ikastolak ekimen honetan parte hartuko du LH 4-5-6 eta DBHko mailetan.

Proba hauetan parte hartzea erabat borondatezkoa da, nahi duten ikasleek parte hartuko dute. 

Proba pilotoaren ezaugarriak hemen irakur ditzakezue, eta parte hartu nahi baduzue, zuen seme-alabak paperean helaraziko dizuen baimen hau betetzea eskatzen dizuegu, arren, urriaren 12rako. 

Aldez aurretik zuen laguntza eskertzen dizuegu. 

 

Andramari Zornotzako Ikastolako Zuzendaritza taldea.