Datorren urriaren 22an izango da Zornotzako Euskal Jaiaren edizio berria. Herriko hainbat elkarte, talde eta lagun biltzen dituen ekimen honek euskal kultura sustatzea du helburu, eta ildo horretan landuko ditu alor horretako hainbat eta hainbat ekimen: txistulariak, ikastetxeetako dantzariak, bertsolariak, bertoko produktuen zozketa, musika talde euskaldunak eta abar.
Honekin batera erantsita doakizue egitarau oparoa jasotzen duen kartela, eta zehaztapen gehiago jaso ahala jakinaraziko dizkizuegu.
Herri ekintza eder horretarako motorra berotzen hasteko garaia da.
EUSKAL JAIA 2022