Skip to main content
Andramari kooperatibaOharrak

Euskararen eguna

By 2022/12/01No Comments

Larunbat honetan, abenduaren 3an, Euskararen Eguna ospatuko dugu eta ikastolak tarte berezia eskaini nahi dio horren gurea sentitzen dugun egunari.

Horiek horrela, egun osoko egitaraua prestatu dugu, txandaka edo batera, elkarrekin edo aldi berean, ikastola osoko kideok parte hartzeko: musika-jaia, multijokoak, ipuin kontaketak… 

Ikastola osoa euskararen aldeko aldarrikapenez janzteko asmoa ere badugu, urte osoko jarduna izan arren, egun horretan bereziki aldarrikatzeko.

Egunaren berezitasuna ikusirik, IKASLEEK, GURASOEK ETA IRAKASLEEK EUSKARAREN ALDEKO ALDARRIKAPENA JASOTZEN DUTEN JANTZIAK, TXAPAK, ARROPAK, POLTSAK… ALDEAN EKARTZEA PROPOSATZEN DIZUEGU.