Skip to main content

HeziDigi

Laster, mugikorren eta sare sozialen erabileraren inguruko kontzientzia eta konpromiso komunitarioa eraikitzeko sortutako talde eragilearen, HeziDigirena alegia, jaiotzaren urteurrena izango da. Bitarte horretan taldea hainbat urrats emateko gai izan da, zeinak ikastolako ikasleengana, irakasleengana zein gurasoengana iristea lortu duen hainbat ekintza ezberdinen bitartez: sentsibilizazio kanpainak, familia eskolak eta  ikasleentzako tailerrak, besteak beste.

Oraingoan, prosezu honetan protagonismoa familiok izan behar duzuenez, zuentzako ekintza berezia antolatzen dabiltza eta eskertuko genizueke data garrantzitsu hori zuen agendetan gordetzea.