Skip to main content

Andramarikide,

Hiru urte igaro dira 2019an egindako Gabonetako azokatik, eta aurten gogotsu geunden egun hau berreskuratzeko, eta heldu zen, eta itzela izan zen. Lehenik eta behin, eskerrak eman nahi dizkizuegu egin zenuten lan guztiagatik, hau da sarritan aipatzen dugun talde izaera eta kooperatiba izatea.

Eguna ederto joan zen eta salmentetatik 6000€ inguru batu ziren. Diru kopuru eder bat ikastolako hainbat proiektu aurrera eraman ahal izateko. Hain zuzen ere, diru hau hurrengo proiektuetan inbertituko da, denontzako hobekuntzak bilatuz:

  • Erabilera anitzeko gelaren berriztapena.
  • Autoerregulazio gelaren sorrera.
  • HH lehen zikloko aterpearen erabilerarako diseinua eta materiala.
  • Liburutegi nagusiaren berrantolaketa.

Eskerrik asko eta jarraitu dezagun denon artean Ikastola eraikitzen.