Araba Euskarazek 40 urte egin ditu aurten, eta ekainak 19 izango ditu Arabako ikastolek beraien zortzigarren alabaren aldeko aldarria zabalduko dutenean. 2022ko Araba Euskaraz Gasteizen antolatuko dute. Argantzun ikastola ardatz izango duen arren, jaia Gasteizko Olarizun ospatuko da, hiriburuko Eraztun Berdean.
Hain zuzen ere, aurtengo lema “Zortzigarren alaba” da, Trebiñuri erreferentzia eginez. Izan ere, bertan irekitzekoak dira Sagastieta ikastola berria, Arabako zortzigarrena izango dena.
Domekarako egitarau betea prestatu dute, kontzertu tailer eta ikuskizun abarrekin. Andramari Zornotzako ikastolatik Araba Euskaraz jaialdira joateko gonbita egiten dizuegu, ederra izango da eguna!
Hemen duzue egitaraua:
AE22-eskuorria02-markagabe (1)