ASEBETETZE GALDETEGIA
Atzo Alexia bidez bidali genuen ikastola eta bere jardueraren inguruan gurasoen iritzia jasotzeko asebetetze galdetegia. Hasi gara zuetako askoren erantzunak jasotzen (eskerrik asko!) eta urtarrilaren 22rarte izango duzue inkesta betetzeko aukera.
Ikastolaren hurrengo urteotako norabidea erabakitzeko, oso garrantzitsua iruditzen zaigu guraso zareten guztion iritzia ezagutzea, ikastolaren eta bere proiektuaren ezagutza maila neurtu eta duzuen asebetetze maila aztertzea.
Beraz, oraindik galdetegia bete ez duzuenok erantzutera animatu nahi zaituztegu.