Skip to main content
Andramari kooperatibaOharrak

Gurasoen batzordeetan eta arduren koordinazioan parte hartzeko deia

By 2024/06/27No Comments

GURASO BATZORDEAK

Argi dago Andramari ikastola zerbait bada gu, geu, garela. Norbanakotik hasi eta talde lanean komunitatera heltzeko gaitasuna izan du beti. Hori da gure senak esaten diguna, hori da gure izaera. Eskerrik asko, bihotz bihotzez, urtez urte, horrela ulertu duzuelako eta zuen parte hartzea, xumeagoa edo handiagoa izanik ere, beti hor egon delako.

Andramari ikastola osatzen dugunon komunitatearen errealitatea hain da anitza eta komplexua non, era berean, aberatsa egiten duen. Egoera honi beste bultzada bat eman nahian gure proiektua aurrera ateratzeko beharrezkoak ditugun esparru ezberdinetan lan-taldeak antolatu eta arduretara kide berriak batzeko gonbitea egin nahi dugu Artezkaritza Batzordetik. Gutariko bakoitzaren egoera pertsonala oinarritzat hartu, norbera erosoen sentitzen den horretan fokoa jarri eta zuetariko ekarpen xumeenak ere Andramari hazten lagunduko du.

Hona hemen parte hartzeko proposatzen ditugun arduren zerrenda (mailaka banatuta dauden arduren koordinazioa, Artezkaritza Kontseiluarekin batera):

    • Denda (ikastolako erropa eta merchandisingaren salmenta)
    • Atonketak (urtean birritan egiten diren lanen antolaketa)
    • Neguko azoka (San Tomas egunaren bueltako azoka antolatzea)
    • Agate deuna (Agate deunaren bezperan herrian zehar abesten irtetzeko ekimena)
    • Euskal jaia (urrian egiten den jaiaren antolaketa, herriko beste eragile batzuekin)
    • Jaialdia (ikasturte bukaerako ikastolako jaialdiaren antolaketa)
    • Txosna (Zornotzako jaietako txosnaren antolaketa)

Horiez gain, gogoan hartu Gurasoen Euskara Taldean kide berriak sartzeko beharra ere badagoela. 

Zuen ekarpena zein arlotan egin ahal eta nahi zenuketen adierazteko, galdetegi hau bete dezakezue. 

Eutsi goiari eta urrats bat aurrera eman. Gurekin nahi eta behar zaitugu.

 

“Gu sortu ginen enbor beretik

sortuko dira besteak,

burruka hortan iraungo duten

zuhaitz-ardaska gazteak.

Beren aukeren jabe eraikiz

ta erortzean berriro jaikiz

ibiltzen joanen direnak:

gertakizunen indar ta argiz

gure ametsa arrazoi garbiz

egiztatuko dutenak.”

(Xabier Lete)

 

Artezkaritza Kontseilua.