Skip to main content
Andramari kooperatibaOharrak

Gurasoentzako euskara ikastaroak

By 2022/10/06No Comments

Zornotzako Udal Euskaltegiak ikasleen gurasoek euskara ikasteko egiten duen eskaintzaren berri eman digu, eta zuontzat guztiontzat informazio interesgarria izan daitekeelakoan gaude. Hona, beraz, Udal Euskaltegiak egiten duen eskaintza:

 

Gurasoen taldeak.

Gurasoei zuzendutako euskara ikastaroak

60 eskola ordu. Prezioa: 10 €

90 eskola ordu. Prezioa: 15 €

Noiztik noiz arte: urriaren 1etik  ekainaren 30era

 

AISA

Atzerritik etorritako jendeari zuzendutako euskara ikastaroak

60 eskola ordu. Prezioa: 10 €

90 eskola ordu. Prezioa: 15 €

Noiztik noiz arte: urriaren 1etik  ekainaren 30era

 

Informazio gehiago nahi baduzue, Zornotzako Udal Euskaltegira jotzea aholkatzen dizuegu.