Skip to main content

Kaixo familia!

Datorren astean HH-ko patioan estalkiak berrizteko obratan hasiko gara, hori dela eta haurtzaindegiko sarrera eta barne egitura batzuk aldatu beharrean gaude. 

Betiko parkineko sarrera itxita egongo da, beraz, 0, 1 eta 2 urteko familiak sarrera nagusitik sartu beharko zarete.

Barne egitura berria:

0 urteko gela: orain musika gela dan gelara pasatuko da, urte 2ko gelen aurrean. 

Urte 1eko gelak: jolaserako espazio berdinean mantenduko dira, baina jantokia orain urte 2ko jantokia den espaziora joango da eta siesta gela bulego ondoan dagoen erabilera anitzeko gelara pasatuko da.

2 urteko gelak: Jolaserako eta bazkaltzeko orain erabiltzen duten espazio berdina erabiliko dute. Siesta urte 1ekoekin batera egingo dute, bulego ondoan dagoen erabilera anitzeko gelan.

Planoan ikusgai dituzue aldaketa guztiak.

Barkatu eragozpenak.