Skip to main content

Andramari Zornotzako Ikastolan naturaren ezagutzan eta zaintzan konprometituak diren haurrak lortzeko, txikitatik horrekin bat datozen praktika onak martxan jarri gura ditugu.

Urte 1eko gelakoak, eguraldi ona dela aprobetxatuz, errekara hurbildu dira.

Bertan harriak uretan jausten direnean nolako soinua egiten duten entzun eta ikasi dute, baita belarretan inurri eta armiarma txikiak bizi direla. Gainera, txoriak zuhaitz batetik bestera hegan doazela ikusteko aukera paregabea izan da.

Bukaera on bat emateko goizari, landan borobilean jarrita hamaiketakoa jan dute. Zeinen gustora egon diren elkarrekin!