Urte 2ko gelakoek “Koloretako munstroa” ipuinagaz emozio desberdinak ezagutu eta lantzen dituzte, bizikidetzako arau simpleak bereganatuz astiro-astiro.
Oraingo munstroak dituen kolore nahasiak banatu eta emozio bakoitza pote baten sartu dute, baita eurek erabakitako kolore bakarreko munstroa egin ere.
Poteak emozioz betetzeko, emozio bakoitza sinbolizatzen duen kolorean zetazko paperekin bola txikiak egin dituzte eta kolorearen arabera pote baten edo bestean itsatsi dituzte.
Haurrak momentu bakoitzean sentitzen duten emozioaren arabera kolore batekin identifikatuko dira.