Udaberriarekin batera HH3 urteko umeak azenario erraldoiaren ipuina lantzen hasi gara. Hori oinarritzat hartuta, azenarioak landatzea erabaki dugu. Ez dugu uste erraldoiak bihurtuko direnik gure txiki batzuk pentsatzen duten bezala baina ondo zainduko ditugula argi dago.
Ea zortea dugun eta gure ikastolako baratzean landatzeko aukera daukagun!