Skip to main content

Udaberriko gaiari hasiera on bat emateko, 4 urteko gelara bisita berezi bat etorri zaigu.

Guraso baten eskutik 20 zeta-har iritsi zaizkigu, euren bizi-zikloa ezagutzeko asmoz.

Beldar goseti hauek, bizi-iraupenerako zuen mesede bat eskatu digute: Masustondo hostoak ikastolara ekartzea.

Hosto hauek  Zelaieta parkean eta Jauregibarrian aurkitu ditzazkezue. A! Eta nahiko bereziak dira, ez dituzte hostoak edozelan jaten, hozkailutik atera berriak izan behar dira, beraz, eskertuko genizueke batu eta ikastolara ekarri bitartean hozkailuan gordetzen badituzue. Zetar-harrek asko eskertuko dute zuen lana eta inplikazioa.

Horrez gain, eskerrak eman, orain arte zuen ekarpena egin duzuen guztioi. Etxean, gai hauen (udaberria, loreak, zeta-harrak…) inguruko materialik baduzue haurrak gelara ekar dezala. 

Beste barik, zuen inplikazioak asko laguntzen digu gaia osatzen eta haurren ezagutzak areagotzen.