Skip to main content

Azaroan, zuekin guztiokin gure Ibilbide Pedagogikoa partekatzeko aukera izan genuen Zornotzako Aretoan burutu genuen aurkezpenean.

Hemen duzue, Haur Hezkuntzako etapari dagokion aldaketa pedagogikoaren ibilbidea.

Etapa arduraduna:

Irakasleek 3 urteko ibilbidea egiten dute talde berdinarekin, haurrei segurtasuna ematen diolako erreferente berdina izateak. Bestalde, helduak haur bakoitzaren eboluzioa ikusi dezakelako.

Azkeneko urteetan gizartean aldaketa asko bizi izan ditugu: familia eredu berriak, komunikatzeko eta harremantzeko ohituren aldaketa, teknologia barriak.

Guk, ikastola eta hezkuntza zentro garen heinean, honi erantzuteko erantzunkizuna dugu eta horra hor gure metodologia berritzaile berria.

Horretarako, korronte berrien hausnarketa egin genune Ikastola Elkartearen eskutik eta proiektu propioa sortu genuen: HAZIA

Marko honetan: KUKU Emozioen programa, ahozkotasuna eta pentsamendu matematikoa lantzen ditugu, beste gai askoren artea.

Haurraren erritmo biologiko, kognitibo eta emozionalak errespetatzen duen ikaskuntzan oinarritzen gara.

Haurra garapen prozesuaren erdigunean kokatzen da, heldua bidelagun izanik.

Gaitasunez betetako gizaki bat da eta eskaintzen zaion testuinguruaren arabera garatuko da.

Nola ulertzen dugu haurra?

Esploratzailea, soziala, protagonista, emozionala, norbere erritmoa duena, berezko gaitasunak dituena eta ekintzailea.

Zein da helduaren papera?

Bidelagun izatea: haurra beatu, segurtasuna eskaini eta bere garapen prozesurako materialak eskeini espazioak egokituz.

Espazioak eta materialak?

Espazioak txoko desberdinetan banatuta, material anitza eta adinaren arabera egokitua

Proiektuka lan egiten da (HH2. zikloan), hile bakoitzeko bat, maila desberdinetan gai berdina izan arren maila bakoitzera egokituta dago.

HH1.zikloan, proiektuka lan egin ez arren, egunerokotasunak ematen dituen gai naturalek lanketa desberdinak egiteko aukera ematen du. Udazkena, Inauteriak, 

Zirkulazio autonomoa esaten dugunean haur bakoitzaren beharren araberakoa da, haurrak edozein gelatako txoko konkretu batera joan ahal dira.

ADIB: Matematika txokoa. Maila bakoitzean eurei egokitutako materiala egongo da, zirkulazio autonomoan bakoitzak behar duen mailako materiala erabili dezake, barneko estruktura ebolutibo egokiak eratzeko asmoarekin.

Gure ikastolan haurren egun bat nolakoa den ikusi nahi baduzue, sartu Andramari drive-n eta ikusi bideoa.